Páginas

2012/06/13

Gatibu

     2000. urtean Alex Sarduik eta Haimar Arejitak rock talde bat sorteko asmoz beraien jakin-min artistikoak batzea erabagi zeben. Edozein musika-talderen hasiera bezala, beraiena be ez zan bape erraza izan. Nahiz eta Bizkaiko Ajangiz herriko Kanpantxu auzoan egoan eskola batera lehenik eta Ya Te Digo taldeagaz partekatu zeben bilbotar lokal batera aldatu gero, Bizkaiko Gernika herrian Alexek eukan lokal batean hasi ziran biak entseatzen gitarra akustiko eta irrati-cassette batekin. Hor jaio ziran Alexek Gatibu deitzea erabagi zeban rock talde baten lehenengo diskoan agertuko ziran abestietako batzuk. Beraien adierazpen arma hoberena zan euskera bizkaitar euskalkia aukeratu zeben instrumentu bezala abestiak erreziteteko. Nahiz eta hasierako entseguetan Exkixu taldeko Josu Artetxe eta Fito & Fitipaldis taldeko Jose Alberto Batiz bateria eta baju jotzaile bezala jardun hurrenez hurren, geroago Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok ordeztu zituen.

2012/06/11

NEGU GORRIAK

Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.

TALDEKIDEAK

HISTORIA
Negu Gorriak, Kortatu ska-punk taldetik sortu zen. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.
1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten;Esan Ozenki euren diskoetxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.
1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen, eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zuten. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta diskoetxea koronelen esku gera litezke. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artista Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, espresio eskubidea arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea abslobitu egin zuen.
Gora Herrian hurrengo diskoan Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (tituluaBernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek eragin handiagoa izan zuten, eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, eta agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hop, punk, ska eta rock naturaltasunez nahasten dira. Askoren iritziz, hauxe da taldearen diskorik osatuena. Izen bereko jira egin zuten orduan. Hartatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten.
Hurrengo urtean Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Hego Amerikan egindako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea jaio izanak eragina izan zuten diskoan. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen.
Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta influentziak omentzen dituzte. Hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who,Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson,Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen sormen musikala geldirik gera ez zedin.
Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak salgai atera dituzte 2005ean.

Album, single eta EPak

Albumak
UrteaTituluaDiskoetxeaOharrak
1990Negu GorriakOihuka1996an Esan Ozenkik jatorrian Txerokee, Mikel Laboaren Kantak agertu zen «Gaberako aterbea» abestiarekin berrargitaratua.
1991Gure JarreraEsan Ozenki
1990Gora HerriaEsan OzenkiMaxi single1994an «Apatxe gaua» abestiarekin berrargitaratua.
1993Borreroak Baditu Milaka AurpegiEsan OzenkiLP bikoitza
1994Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30Esan OzenkiZuzenean Bilbon grabatua.
1995Ideia ZabalduEsan Ozenki
1996UstelkeriaEsan OzenkiMaketa, bitxikeriak eta B aldeen bilduma. 1999anberrargitaratua.
1996Salam, AgurEsan OzenkiBertsioen bilduma.
Single eta EPak
UrteaTituluaDiskoetxeaOharrak
1990«Radio Rahim»Oihuka
1990«Bertso-Hop» / Bertsolari Txapelketa nagusia 1986. Donostia. goizeko saioa.OihukaOihukarako grabaturiko azken lana.
1990«Hator, hator» / «Oker dabiltza»Basati DiskakBasati Diskak diskoetxerako bakarrik egina.
1991«NG, geurea da garaipena» / «Beste kolpe bat»Esan Ozenki
1991«Gora Herria (Remix)» / «Gora Herria»Esan OzenkiManu ChaoJon Maia eta Joseba Tapiarekin egindako «Gora Herria» abestiaren bertsioa.
1992«Lehenbiziko bala» / «Bisitari iraultzailea»Esan Ozenki
1993«Napartheid»Esan Ozenki«Hamarrale Silveira eta Xabier eta Huajoloteak» taldearekinNapartheid fanzinerako egina.
1993«Borreroak baditu milaka aurpegi»Esan OzenkiXabier Montoiarekin batera.
1993Itxurakeriari Stop HipocrisyEsan Ozenki
1994«Apatxe gaua» / «Descendents del carrer»Esan OzenkiInadaptats taldearekin batera.
1994«Izokin euskaldun baten istorioa»IZNafarroa Oinezen aldeko singlea.
1995«Hitz egin» / «Ipurbegia»Esan Ozenki
1996Irabaziko duguExplicit SoundsBAP!!ekin batera.

[aldatu]Bideografia

Bideo musikalak
UrteaIzenburuaZuzendaria(k)Oharrak
1991«Radio Rahim»Manolo Gil eta Enrique Urdanoz
1991«Seinalea»Manolo Gil eta Negu Gorriak
1991«Gora Herria»Manolo Gil eta Negu Gorriak
1994«Borreroak baditu milaka aurpegi»Manolo Gil, Enrique Urdanoz eta Negu Gorriak
1994«Bi doberman beltz»Manolo Gil
1995«Hitz egin!»Manolo Gil eta Negu GorriakHitz Egin! kanpainaren bideoa.
2005«Ez dut ezer esan nahi»Manolo Gil
VHS eta DVD
UrteaTituluaDiskoetxeaOharrak
1991Herrera de la Mancha. 90-12-29Amnistiaren Aldeko Batzordeak / Esan OzenkiTaldearen lehendabiziko kontzertua.
1992Tour 91+1Esan Ozenki
1994Negu Gorriak TelebistaEsan Ozenki
1995Hitz EginEsan OzenkiVHS. Hitz egin! kanpainaren bideoa.
2005Negu Gorriak: 1990 - 2001MetakDVD. Lau VHS eta zenbait kontzertuen bilduma.





Pantxoa eta Peio:

Pantxoa eta Peio, Lapurdiko abeslari bikotea da. Peio Ospitalek eta Pantxoa Carrerek osatua.Peio Ospital eta Pantxoa Carrere urte berean jaio ziren, 1948an. Baionako Maitrise Episcopale ikastetxean ezagutu zuten elkar. Apezetxe horretan ikasi zuten kantuz, bereziki gregorianoa abesten, baita pianoa jotzen ere.1968. urtean, Uztaritzen (Lapurdi), bikotearen ibilbidean garrantzi handia izango zuen pertsona bat ezagutu zuten, Telesforo Monzon. Bergararrak Pantxoa eta Peio abesten entzun eta liluratuta gelditu zen. Hurrengo urtean, hainbat kanta eskaini zien, haien artean "Itziarren semea" ospetsua."Itziarren semea"-rekin eta Manex Pagolak idatzitako beste hiru kanturekin ("Eñaut Bidegorri", "Jo bezate ezkilek" eta "Ttakulin") osatu zuen bikoteak lehen disko txikia (Diapason, 1969). Urte berean egin zuen bikoteak lehen kantaldia, Uztaritzen bertan.


DISKOGRAFIA:



1. Pantxoa eta Peio (1975)
2. Euskalduna naiz eta maite dut herria (1978)
3. Bakezko besarkada batean (1981)
4. Eguzkiaren musu (1990)
5. 1969-1991 (1991)
6. Oles ta oles (1997)
7. Lapurtar koblariak (2002)
8. Lurra eta maitasuna (2006, Elkar)


BIDEOA:




Exkixu euskal musika taldea izan zen, 1990eko hamarkadan Gernika aldean sortua. Rock erritmoak albokaren doinuekin nahastea izan zen taldeko osagai berritzaile ezagunena. Gerora, Gatibu izan da, zelanbait, gernikar talde haren jarraipena. Taldekideak Alex Sardui (abeslaria) Iñigo Ibarretxe (alboka) Jon Artetxe Josu Artetxe (bateria) Mitologia, erritu paganoak eta euskal tradizioa oso presente zeuden Gernikako (Bizkaia) talde honetan. Folkari rocka batzeko edota rockari folk instrumentuak gehitzeko ahalegina egin zuten, eta Busturialdetik Euskal Herri osora salto egin zuten, bizkaieraz abestuz eta arrakasta handiarekin. Hitzekin gertutasun handia lortu zuten, kaleratu zituzten bi diskoetan. 1990. urtean, Jon Mikel Arronategik (baxua), Josu Artetxek (bateria), Alex Sarduik (ahotsa) eta Aitor Albizuk (gitarra) Xe Osti taldea sortu zuten, baina ez zuten inoiz kontzerturik egin. 1991. urtearen hasieran, Gernikako Udalak abiarazitako ekimen bati esker, grabazio baterako diru laguntza jaso zuten. Hala, martxoan lau kantu grabatu zituzten Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan. Taldea bataiatzeko, Txillardegiren liburu esanguratsu baten izenburua hartu zuten: Exkixu. Horren ostean, kontzertu gutxi batzuk eman zituzten, baina taldeak ez zuen iraun. 1997ko urrian, Ertzaintzaren polizia operazio baten ondorioz, taldea bertan behera utzi zuten. Hortaz, aste batzuk lehenago, urriaren 5ean, Pasaia-Lezoko Kilometroak jaialdian emandakoa izan zen taldearen azken kontzertu ofiziala. Horren ostean, baina, beste kontzertu bat egin zuten Errigoitiko txokoan, Idi Bihotz, Su Ta Gar, Mikel Markez eta Etxabe Anaiekin batera, Kepa Arronategi euskal preso ohiaren omenez. Gerora, Alex Sarduik, Jon Artetxerekin batera, Txulufrina eta arrosa diskoa kaleratu zuen, eta handik hiru hilabetetara Gatibu taldea sortzeko lehen urratsak egin zituzten. Jon Mikel Arronategik, berriz, Ken Zazpi taldean dihardu. Bi taldeek Exkixuren arrakastari eutsi diote. Diskografia Exkixu (GOR Diskak, 1993) Gaua Heldu Orduko (1995)

2012/06/08

URTZ

Urtz 1988an sortutako rock musika taldea zen. Pasaian entsaiatzen zuten, rock, pop eta heavy metalaren osagaiak hartu zituzten.
            90eko hamarkadaren hasieran, euskal rockak ezagutu zuen irekitze estilistikoaren adibideetako bat izan zen Urtz. 1991n kaleratu zuen lehen maketa, Zelatan izenekoa, eta 1.800 ale saltzea lortu zuen.
Gor diskoetxea berehala ohartu zen taldearen potentzialaz, eta diskoa kaleratzeko eskaintza egin zion 1992ko udaberrian. Udazkenean kaleratu zen Ekaitzaren garrasia (1992), Urtzen lehen diskoa, eta taldeak berak espero ez zuen oihartzuna izan zuen. "Negua datorrenean" kantua indartsu sartu zen irratietan, taldearen ezaugarri nagusiak erakutsiz.
Hautsa astinduz (Gor, 1994) bigarren diskoak aurrekoaren arrakasta berretsi zuen, eta gainditu egin zuen lehenengoaren salmenta kopurua. Taldearen kanturik ezagunenetako batzuk daude lan horretan: "Kaixo", "Hautsa astinduz", "Bizitzarekin dantzan"...
Hurrengo lana, Hain urrun (Gor, 1996), taldearen diskorik serioena izan zen, eta agian horregatik, jendeak ez zuen ondo ulertu. Lan horretan bereziki garrantzitsua izan zen Iñaki Lazkano kazetariak hitzetan egindako ekarpena, eztitasunezko poesiatik gertu.
Hirugarren diskoaren harrera apalak eragindako beheraldia gainditu ostean, taldeak ilusioa eta indarra berreskuratu zituen Lur gazian ametsak eginez (Gor, 1998) laugarren diskoarekin. Lehen diskoen arrakasta berdindu ez bazuen ere, esanahi berezia du disko horrek taldekideentzat. Taldearen diskorik irekiena da estilistikoki, eta besteetan ez zeuden ilusioa eta baikortasuna ageri dira hitzetan.
Hiru urte igaro ziren Aingeru (Oihuka, 2001) kaleratu arte. Tarte horretan taldekide aldaketak gertatu ziren, Javi Estella (gitarra eta koruak) eta Ritxi Barrenetxea (baxua) sartu baitziren taldean. Soinuaren aldetik, taldearen diskorik garbiena da, eta doinuen aldetik pop kutsu handienekoa. Melodiak jarraitzen du kantuen ardatza izaten, baina erritmoak motelagoak eta leunagoak dira oro har.
Bosgarren diskoari zaleek egindako harrerarekin pozik egon arren, bi urte geroago taldea desegitea erabaki zuten. Azken kontzertua Bilborock aretoan eman zuten 2003ko urrian, Juanan San Martin soinu teknikari eta teklatu jotzaileak lagunduta, ibilbide osoaren errepaso zabala eginez.

·         PARTAIKIDEA
  • Xabi Camarero (ahotsa eta gitarra) (1988-2003)
  • Josu Ariztegi (bateria) (1988-2003)
  • Javi Estella (gitarra eta koruak) (1999-2003)
  • Ritxi Barrenetxea (baxua) (1998-2003)
  • Asier Arocena (gitarra eta koruak) (1988-1999)
  • Víctor G.-Argüelles (baxua) (1990-1998)















2012/06/07

Andoni Zuazo: Des-Kontrol



    
      Des-kontrol taldea Arrasate izeneko herrian sortu zen,eta hasieran bost pertsonek isatzen zuten: Aritz (ahotsa), Iker (bateria), Oier (baxua), Markel (gitarra) eta Osoro (gitarra eta korua). Des-kontrolek bere lehen kontzertua 1997ko ekainaren 21ean eman zuten, Insumiso Eguna ospatu zenean. Egun hartatik aurrera talde honek Euskal Herri osotik jo eta arrakasta izaten hasi zen. Garrantsitzuagoa bihurtzean," Enboskada" eta "Arkada Social" taldeekin bateratu zen. Beraien lehendabiziko lana 1998 urtean sortu zuten eta 7 abestiz osatuta zegoen, haien artean Zakarrak taldearen abesti bateko bertsio bat zegoelarik. Kontsertu gehienak Euskal Herrian eman dituzten arren, Espainian, Alemanian, Frantzian eta Estatu Batuetan ere zenbait kontzertu eman dituzte. 2005. urtean bi bira eman zituzten lehenengoa Estatu batuetatik eta bigarrena aldiz, Austriatik eta Alemaniatik. 



     Talde ezagun honek street punkaren eta Oi! ("Skin Head"-en musika ) musikaren nahaste bat jotzen du, izan ere, 80ko eta 90 ko hamarkadan musika estilo honek arrakasta handia izan baitzuelako.



     Des-kontrol Taldeak hainbat salaketa jaso behar izan ditu bere bizitzan zehar, izan ere, 2000ko hamarkadaren erdialdera taldearen aurkako iritziak zabaltzen hasi ziren, Des-Kontrol taldeko musikariak naziak zirela esanez. Kritika hauek Rash (skinheads eta anarkistes osatutako taldea) izeneko talde batek zabaltzen zituen eta gainera Des-kontrol taldearen hainbat kontsertu boikoteatzen ere saiatu zen.


      2010eko urtarrilaren 22an Des-kontroleko taldekideek beraien bizitzako momenturik txarrenetariko bat bizi izan zuten, izan ere , San Bizente jaietan kontsertu bat jo aurretik skinhead batzuengandik Barakaldon jipoituak izan zirelako. Badirudi, taldekideei egindako erazoaren arduradunak taldearen aurka boikot kanpaina egindakoak izan zirela. Hala eta guztiz ere,  zorionez, azkenean taldekideen lexioak ez ziren hain handiak izan eta gaur egunean beraien musika ederra inolako arazorik gabe jotzen segi dezakete.


       Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute, Aritz eta Osoron izan ezik. Osoronek 2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier ( lehenago baxua zena) da gaur egun kitarra lanetan bere ordez aritzen dena, azken honen anaia, Hodei izenekoa, baxuan dagoelarik. Beranduago,2008. urtean, Aritzek taldea utzi zuen eta honekin batera Pepin ( taldearen ondoan beti egon den pertsonaia) sartu zen, abesti batzutan abeslari lana egiten duena.

Hauxe da Des-kontrolen diskografia:

-  Behin eta Berriz (2002)
-  Duintasunez eutsi (2006)                                              
-  Hipokrisia eta faxismoaren aurka (2008)
-  Aurrera begira (2009)




Hona hemen Des-Kontrolen zenbait bideo:




                                                               " Duintasunez eutsi"


                                                                    


                                                                "Burua hotz bihotza bero"






      Gaur egun t                                  
                                                               "Independentzia" ere, Aritz-ek taldea utzi zuen. Honekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin ditu.
Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Osoronek 2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier jarri zen kitarra lanetan, baxua jotzenazken honen anaia Hodei jarri zelarik. Beranduago, 2008 . urtean ain zuzen ere, ArHonekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin di"




                                                            "Freedom for my land" (Ingeleras)

Hona hemen Des-kontrolen web gunerako hiperbinkuloa:


www.des-kontrol.com






2012/06/06

Ruper Ordorika.

Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956) euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 80ko hamarkadan Pott literatur taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarekin batera besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik bere izenean Euskal Herriko zein New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez Izukaitz, Oskorri musikariekin, herri kantutegia berritzeko.

Oñatin jaio arren, Gasteizen hazitako musikaria da Ruper Ordorika. Hara joan zen familia bizitzera, Ruperrek 12 urte zituela. Hortaz, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980) lehen diskoa grabatzeko, Gasteizen ezagututako musikariez inguratu zen: Josu Zabala (Hertzainak), Angel Celada, Xabier Olloki (Potato)... Beste batzuk unibertsitatean ikasten ari zela Bilbon ezagututakoak ziren, Bixente Martinez (Oskorri, Izukaitz) kasu. Ordurako, kultur giroan ezaguna zen Ordorika, bai Gasteizen, bai Bilbon. Hiri horretan, hain zuzen, hainbat idazle gazterekin jarri zen harremanetan, denbora gutxira Pott literatur taldea osatu zutenekin: Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari IturraldeJon Juaristi eta Joseba Sarrionandia. Horietako gehienek garrantzi handia izan dute Ordorikaren ibilbidean, Atxagak eta Sarrionandiak batez ere.

Bakarkako ibilbidearekin batera, Hiru Truku taldea sortu zuen Ordorikak, beste bi musikari handirekin: Bixente Martinez eta Joseba Tapia. Euskal kantu tradizionalen interpretazio berri bat eskaini zuen hirukoteak hiru disko goraipatutan:Mendebaleko euskal baladak (Nuevos Medios, 1994), Mendebaleko euskal kantuak(Nuevos Medios, 1997) eta Nafarroako kantu zaharrak (Metak, 2004).