Páginas

2011/10/04

Ahots bereziak- Maurizia Aldeiturriaga


Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jotzailea Zeberion jaio zen, San Maurizio egunez , 1904ko iraila ren 22an. 1988ko maiatzaren 19an hil.
Ume -umetatik eta bi familiatik datorkio Mauriziari panderoarekiko zaletasuna. Bere
aita Frantziskok panderoa jotzen zuen, adibidez. Neba nagusiak ere bai. Hala ere, Mauriziaren lehen irakaslea, Somorrostrora ezkondu baino lehen, baserrian eurekin bizi
zen amaren neba, osaba Kalisto izan zen.
Mauriziak hari entzunez eta ekinez eman zituen lehen urratsak, bere gelan sartuta, isilka
igande arratsaldeetan, amak Bilbotik ekarri zion pandero berriarekin. Egun horietan, hamabi urte besterik ez zituela, hasi zen Maurizia iraunkortasunez jaiegun eta festetan herriko plazan jotzen. Joakin Goti edo Joakintxu zarrarekin, zeberiotarra berau ere.
Egunak joan, egunak etorri, harantz eta honantz plazarik plaza ibiliz, kopla zahar, pandero eta soinuaren musikak beste era bateko soinu batzuk ere astinduzituen: bihotzarenak.
Mauriziak dena ematen zuen panderoaren astindu bakoitzean, dena eman ahots kordaz, dena eman plazan ikustera eta bere «aupekin» dantza egitera hurbiltzen zen jendearekin bat egiteko. Horrexegatik beharrezkoa zuen jotzen hasi aurretikotik, berdin zuen non, etxean ondo tolestu eta poltsan gordetako egunkaria atera, hari orri batzuk kendu eta sua ematen zien. Su horren beroak puntu-puntuan uzten zion panderoaren larrua: tinko-tinko. Hastea besterik ez zen falta:Aupa Maurizia!!

Durengon bazkaldute,
Mañaritik gora
Urkiola goaz morena
San Antoniora (bis)
Urkiolara joanda
Zapatak urrutu(bis)
Aita San Antoniok morena,
Berriak eingotzuz. (bis)

-----------------------------

Artolak deuko, Artolak deuko,
Artolak deuko famea,
beria dauela, beria dauela
mundu guztiko jentea (bis)
Aupa!
Goizian Parisen, gauean Parisen,
Parisgo kallean luzea,
axe kallea akabeu ezkero
Atzeko zaldie neurea (bis)
Aupa!





1 comentario:

  1. Testua bikain dago Kattalin, ez dozu bideorik topau baia gitxienez berak abestutako kantaren baten letrak sartu dozuz.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.