Páginas

2012/06/11

Exkixu euskal musika taldea izan zen, 1990eko hamarkadan Gernika aldean sortua. Rock erritmoak albokaren doinuekin nahastea izan zen taldeko osagai berritzaile ezagunena. Gerora, Gatibu izan da, zelanbait, gernikar talde haren jarraipena. Taldekideak Alex Sardui (abeslaria) Iñigo Ibarretxe (alboka) Jon Artetxe Josu Artetxe (bateria) Mitologia, erritu paganoak eta euskal tradizioa oso presente zeuden Gernikako (Bizkaia) talde honetan. Folkari rocka batzeko edota rockari folk instrumentuak gehitzeko ahalegina egin zuten, eta Busturialdetik Euskal Herri osora salto egin zuten, bizkaieraz abestuz eta arrakasta handiarekin. Hitzekin gertutasun handia lortu zuten, kaleratu zituzten bi diskoetan. 1990. urtean, Jon Mikel Arronategik (baxua), Josu Artetxek (bateria), Alex Sarduik (ahotsa) eta Aitor Albizuk (gitarra) Xe Osti taldea sortu zuten, baina ez zuten inoiz kontzerturik egin. 1991. urtearen hasieran, Gernikako Udalak abiarazitako ekimen bati esker, grabazio baterako diru laguntza jaso zuten. Hala, martxoan lau kantu grabatu zituzten Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan. Taldea bataiatzeko, Txillardegiren liburu esanguratsu baten izenburua hartu zuten: Exkixu. Horren ostean, kontzertu gutxi batzuk eman zituzten, baina taldeak ez zuen iraun. 1997ko urrian, Ertzaintzaren polizia operazio baten ondorioz, taldea bertan behera utzi zuten. Hortaz, aste batzuk lehenago, urriaren 5ean, Pasaia-Lezoko Kilometroak jaialdian emandakoa izan zen taldearen azken kontzertu ofiziala. Horren ostean, baina, beste kontzertu bat egin zuten Errigoitiko txokoan, Idi Bihotz, Su Ta Gar, Mikel Markez eta Etxabe Anaiekin batera, Kepa Arronategi euskal preso ohiaren omenez. Gerora, Alex Sarduik, Jon Artetxerekin batera, Txulufrina eta arrosa diskoa kaleratu zuen, eta handik hiru hilabetetara Gatibu taldea sortzeko lehen urratsak egin zituzten. Jon Mikel Arronategik, berriz, Ken Zazpi taldean dihardu. Bi taldeek Exkixuren arrakastari eutsi diote. Diskografia Exkixu (GOR Diskak, 1993) Gaua Heldu Orduko (1995)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.