Páginas

2012/06/08

URTZ

Urtz 1988an sortutako rock musika taldea zen. Pasaian entsaiatzen zuten, rock, pop eta heavy metalaren osagaiak hartu zituzten.
            90eko hamarkadaren hasieran, euskal rockak ezagutu zuen irekitze estilistikoaren adibideetako bat izan zen Urtz. 1991n kaleratu zuen lehen maketa, Zelatan izenekoa, eta 1.800 ale saltzea lortu zuen.
Gor diskoetxea berehala ohartu zen taldearen potentzialaz, eta diskoa kaleratzeko eskaintza egin zion 1992ko udaberrian. Udazkenean kaleratu zen Ekaitzaren garrasia (1992), Urtzen lehen diskoa, eta taldeak berak espero ez zuen oihartzuna izan zuen. "Negua datorrenean" kantua indartsu sartu zen irratietan, taldearen ezaugarri nagusiak erakutsiz.
Hautsa astinduz (Gor, 1994) bigarren diskoak aurrekoaren arrakasta berretsi zuen, eta gainditu egin zuen lehenengoaren salmenta kopurua. Taldearen kanturik ezagunenetako batzuk daude lan horretan: "Kaixo", "Hautsa astinduz", "Bizitzarekin dantzan"...
Hurrengo lana, Hain urrun (Gor, 1996), taldearen diskorik serioena izan zen, eta agian horregatik, jendeak ez zuen ondo ulertu. Lan horretan bereziki garrantzitsua izan zen Iñaki Lazkano kazetariak hitzetan egindako ekarpena, eztitasunezko poesiatik gertu.
Hirugarren diskoaren harrera apalak eragindako beheraldia gainditu ostean, taldeak ilusioa eta indarra berreskuratu zituen Lur gazian ametsak eginez (Gor, 1998) laugarren diskoarekin. Lehen diskoen arrakasta berdindu ez bazuen ere, esanahi berezia du disko horrek taldekideentzat. Taldearen diskorik irekiena da estilistikoki, eta besteetan ez zeuden ilusioa eta baikortasuna ageri dira hitzetan.
Hiru urte igaro ziren Aingeru (Oihuka, 2001) kaleratu arte. Tarte horretan taldekide aldaketak gertatu ziren, Javi Estella (gitarra eta koruak) eta Ritxi Barrenetxea (baxua) sartu baitziren taldean. Soinuaren aldetik, taldearen diskorik garbiena da, eta doinuen aldetik pop kutsu handienekoa. Melodiak jarraitzen du kantuen ardatza izaten, baina erritmoak motelagoak eta leunagoak dira oro har.
Bosgarren diskoari zaleek egindako harrerarekin pozik egon arren, bi urte geroago taldea desegitea erabaki zuten. Azken kontzertua Bilborock aretoan eman zuten 2003ko urrian, Juanan San Martin soinu teknikari eta teklatu jotzaileak lagunduta, ibilbide osoaren errepaso zabala eginez.

·         PARTAIKIDEA
  • Xabi Camarero (ahotsa eta gitarra) (1988-2003)
  • Josu Ariztegi (bateria) (1988-2003)
  • Javi Estella (gitarra eta koruak) (1999-2003)
  • Ritxi Barrenetxea (baxua) (1998-2003)
  • Asier Arocena (gitarra eta koruak) (1988-1999)
  • Víctor G.-Argüelles (baxua) (1990-1998)















No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.